Azpeitiko Zezenzale Batzordeak sei mila euro eman dizkio Caritasi

Urola Kostako Hitza 2014ko aza. 10a, 12:13

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak 6.000 euro eman zizkion zapatuan Azpeitiko Caritasi. "2014ko saninazioetako zezen feriari dagokion dirua eman diogu Caritasi. Herriko egoera ikusita diru hau ematea erabaki dugu, eta ea datorren urtean ere horrelako laguntza bat emateko gai garen", esan zuen Joxin Iriarte Azpeitiko Zezenzale Batzordeko kideak. Caritaseko Maria Dolores Udaberen arabera, berriz, "diru honek gauza asko laguntzeko" balioko du. Ekitaldia Azpeitiko Parrokian egin zuten, eta bertan Zezenzale Batzordekoak, Caritaseko ordezkaria eta Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoa izan ziren. (Argazkia: Nerea Uranga)