Udalak eskerrak eman dizkie IX. Libre Ardo Egunean parte hartu zuten herritar guztiei

Uztarria.eus 2014ko aza. 11a, 12:25

Udal ordezkariek jakinarazi dute 720 kopa saldu zirela zapatuan eta 32 harakinek hartu zutela parte Euskal Herriko II. Txorizo Egosi Txapelketan, eta gustura agertu dira plaza herritarrez bete zelako.

Azpeitiko Udalak eskerrak eman dizkie IX. Libre Egunean parte hartu zuten herritar guztiei, "giro bikaina sortzeagatik". Udal ordezkariek jakinarazi dute 720 kopa saldu zirela zapatuan eta 32 harakinek hartu zutela parte Euskal Herriko II. Txorizo Egosi Txapelketan, eta gustura agertu dira plaza herritarrez bete zelako. Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak "dena oso ondo" joan zela esan du: "Era batera edo bestera, festan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bereziki, Odriozola Ardoaki, Asier Villegasi, Gaixo eta Elbarrien Aisialdiko Taldeari, Valentin Odriozolari, Azkune fruta dendari eta egunean lanean aritu ziren guztiei. Eskerrik asko benetan".