Lapurretek ez dute eragingo Azcue y Cia enpresa martxan jartzeko datan

Uztarria.eus 2014ko aza. 11a, 18:32

Lapurretak direla-eta 102.000 euroko kalteak izan ditu Azpeitiko enpresak. Hala ere, aurrez ezarritako plangintzarekin jarraituko dute, eta urtarrilean irekiko dute enpresa.

Azcue y Cia enpresan lapurretak izan ziren duela bi aste inguru, eta 102.000 euroko kalte ekonomikoak sortu zituzten ezbeharrek. Hala ere, enpresa urtarrilean irekiko dutela adierazi dio Uztarria.com-i Xabier Oleaga talde sustatzaileko ordezkariak. Kalteak esaguratsuak diren arren, plangintzari eutsiko diotela jakinarazi du Oleagak. Haren esanetan, guztiek egin beharko dute "sakrifizio handiagoa", baina "egutegi bera" mantenduko dute.

Hil honetan ziren lantegian sartu eta txukunketa lanetan hastekoak talde sustatzaileko kideak, baina oraindik ez dakite hori egiteko aukera izango duten. Hala ere, nabarmendu dute ez dutela atzera egin, eta urtarrilerako dena prest izan nahi dutela.

Azcue y Cia enpresa 2012tik dago itxita, eta 2015eko urtarrilean martxan jartzekoak dira, sozietate laboral gisa. Joan den astean kezka adierazi zuten, lapurretak zirela-eta, ez baitzekiten aukera izango zuten guztia data horretarako lotzeko. Oleagak, ordea, aurrera jarraituko dutela esan du.