'El club de la lucha' filma ikusgai gaur Gaztetxean

Uztarria.eus 2014ko aza. 12a, 11:01

Joan den astean hasi ziren Gaztetxeko Zine Gauak, eta gaur, asteazkena, ere izango da emanaldia. David Fincher-ek zuzendutako El club de la lucha emango dute, 21:00etan hasita, Masustak liburutegian.

Datorren astean El Gran Lebowski ikusi ahal izango da.