Agirregabiriaren gurutze-puntu lanak ikusgai daude Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2014ko aza. 12a, 18:12

Belen Agirregabiria azpeitiarrak eginiko gurutze-puntu lanekin erakusketa jarri dute, Sanagustin kulturgunean, eta hilaren 25a bitartean egongo dira ikusgai koadroak. Hamabost urte daramatza Agirregabiriak gurutze-puntua egiten, eta lehen ere jarri izan ditu erakusketak Sanagustinen.