Asier Altunak filma grabatu du Azpeitian

Uztarria.eus 2014ko aza. 13a, 11:15

Asier Altuna zinema zuzendaria bakarkako lehen fikziozko film luzea grabatzen aritu da Errezilen eta Azpeitian. Baserri munduan kokatutako istorioa kontatzen du Altunak filmean eta belaunaldien arteko gatazkak ere bai. Amama izenarekin abiatu zuen filmaren grabazioa, baina oraindik behin betiko izenbururik ez duela argitu du zuzendariak.

Familia bateko lau belaunaldi dira filmeko protagonistak. Urola Kostako hainbat aktore aritu dira lanean, eta horien artean da Nagore Aranburu azpeitiarra. Gainera, Azpeitiko herritar batzuk ere hartu dute parte filmean fugurante moduan.

Pasa den asteazkenean, hilak 6, aritu ziren Azpeitian, Damaso Azkue auzoaren inguruan, sekuentzia batzuk grabatzen, eta ostiralean eta zapatuan ere grabazioekin jarraitu zuten Loiolako Inazio Hiribidean. Burdinbidearen Euskal Museoan ere grabatu dituzte filmaren zati batzuk.

Muntaketa lanak ere hasita dituzte dagoeneko, eta espero dute datorren urteko udaberrirako amaituta izatea filma.

Urola Kostako Hitza-k errodajearen gaineko erreportajea egin du.

Hemen joan den osteguneko irudi batzuk.