Emaitza onak lortu dituzte xake taldekoek

Uztarria.eus 2014ko aza. 17a, 09:50

Joan den zapatuan Gipuzkoako Xake Txapelketa jokatu zen Donostian, eta zazpi azpeitiarrek hartu zuten parte bertan. Gros xake taldeak antolatu zuen txapelketa eta han izan ziren Aitor Priya (absolutuetan), eta hirugarren mailan Patxi Isasmendi, Eneko Alberdi, Iñaki Uranga, Aitor Elustondo, Iosu Oiarzabal eta Daniel Veselinov.

Aitor Priyak 2,5 punturekin bukatu zuen txapelketa, eta 29. sailkatu zen. Azpeitiko Xake taldekoek esan dutenez, "emaitza nahiko ona da, urte askotan jokatu gabe egon delako eta aktibitate falta horrek jokamoldea moteldu duelako".

Hirugarren maila

Patxi Isasmendik 15. postuan amaitu zuen txapelketa, lau punturekin. Haren atzetik sailkatu ziren Aitor Elustondo (20. postua) eta Iñaki Uranga (22. postua). Iosu Oiarzabal 40. izan zen eta Daniel Veselinov, berriz, 45. sailkatu zen. Eneko Alberdik bigarren mailara igotzea lortu zuen, 5.5 puntuekin laugarren postuan sailkatu eta gero.

Xake taldekoak "gustura" dira emaitzarekin, "hobetzeko aukerak" ikusten dituztelako.