Ezkuztako kobazuloa babesteko eskatu du Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus 2014ko aza. 17a, 13:10
Antxieta taldeko kideak, Ikerne Badiola Foru Alundiko diputatua eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea.

Azpeitiko Udalak esan du Ezkuztako kobaren inguruan ezin duela "zuzeneko neurririk hartu", baina Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu die "ahalik eta azkarren neurriak hartzeko".

Ezkuztako kobazuloa babesteko ardura dutenei "ahalik eta lasterren beharrezko neurriak hartzeko" eskatu die Azpeitiko Udalak. Izan ere, joan den asteartean Udaleko Hirigintza Batzordean hartu zuten eskaera hori ofizial egiteko erabakia.

Udalak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio adierazpena egitea: "Badakigu horretan ari dela jaurlaritza, baina prozesua azkartu nahi dugu". Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiari ere eskaera bera egin eta laguntza eskatu dio Azpeitiko Udalak, Antxieta Taldeak "babes neurrien eskaera indartzeko betebeharraz" ohartarazi zuen eta.

Horren aurrean, Azpeitiko Udalak esan du Ezkuztako kobaren inguruan ezin duela "zuzeneko neurririk hartu", baina "ahalik eta azkarren" beharrezko neurriak hartzeko eskatu du.

Duela aste batzuk jakin zen Ezkuztako koban Madeleine Aldiko bi haga topatu zituztela. Koba babestu ezean gertatu daitekeenak kezkatzen ditu orain, batik bat Antxietako kideak. Hala azaldu zuten Urola Kostako Hitza-k egindako elkarrizketan.