Asteazkenean amaituko da Sendian programan izena emateko epea

Uztarria.eus 2014ko aza. 17a, 16:46

Adineko ezinduak zaintzen dituzten pertsonei bideratua dago Sendian egitasmoa. Udalak jarri du martxan programa, ezindu horien senitartekoei laguntza teknikoa zein psikologikoa eskaintzeko. Zortzi saio antolatu dituzte azarorako eta abendurako.

Udaleko Gizarte sailak Sendian egitasmoa antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, adineko ezinduen familiakoei laguntza teknikoa, psikologikoa edo formazioa, besteak beste, eskaintzeko. Programa horretan parte hartzeko, ordea, beharrezkoa da asteazkena, urriaren 18a, baino lehen izena ematea, 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta.

Sendian egitasmoaren helburua da senitarteko ezinduak dituzten pertsonei laguntzea baliabideak izan ditzaten edo beraien emozioak kudeatzen ikas dezaten. Udalak azaldu duenez, askotan, ezinduaren familiakoak ez dira "behar bezala" prestatuta egoten ondoan duten pertsonari laguntzeko. Beraz, Sendianen helburua da herritar horiei bitartekoak eskaintzea.

Honako saioak antolatu dituzte, azarorako eta abendurako:

Saioa: Laguntza teknikoak eta etxera egokitzea

  • Data: azaroaren 21a, ostirala.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakaslea: Jon Garate.

Saioa: Mendeko pertsonen mobilizazioa

  • Data: azaroaren 24a, astelehena.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakasleak: Jon Garate eta Estibalitz Telleria.

Saioa: Mendeko pertsonen elikadura, intoxikazioak, erredurak, krisi epileptikoak...

  • Data: azaroaren 25a, asteartea.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakaslea: Estibalitz Telleria.

Saioa: Lehen laguntza

  • Data: azaroaren 28a, ostirala.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakaslea: Estibalitz Telleria.

Saioa: Gaisotasunaren eragina edota zaintzailearen zainketa: horien ondorioak

  • Data: abenduaren 1a, astelehena.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakaslea: Gloria Martin.

Saioa: Zer da dementzia: faseak

  • Data: abenduaren 3a, asteazkena.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakaslea: Gloria Martin.

Saioa: Zaintzailearen sindromea

  • Data: abenduaren 5a, ostirala.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakaslea: Gloria Martin.

Saioa: Dolua

  • Data: abenduaren 9a, asteartea.
  • Ordua: 15:00-17:30.
  • Irakaslea: Gloria Martin.

Saio guztiak Sindikatu Zaharreko lehen pisuan izango dira, 15:00etatik 17:30era.