Del Cid eta Odriozola erretiratu egin ziren Espainiako Rally Txapelketako azken proban

Uztarria.eus 2014ko aza. 17a, 17:10

Jorge del Cid auto gidariak eta Nerea Odriozola kopilotuak Lur Gaineko Rallyen Espainiako Txapelketako azken lasterketa utzi behar izan zuten zapatuan, hilaren 14an, baztarra jo eta gurpila galdu ostean. Proba Riobolosen (Caceres, Espainia) izan zen, eta kirolariez gain, azpeitiar ugari izan ziren han.

Seigarren eta azken lasterketa hasi aurretik, bikotea bigarren postuan zegoen sailkapen nagusian, lehen sailkatuarengandik bi puntura; baina, probarekin batera, txapelketari ere agur esan zien Azpeitikoek. Azkenean, Nil Solans eta Miquel Ibañez kataluniarrak izan ziren garaile, eta hirugarren postuan gelditu ziren Alberto Monarri eta Rodrigo Sanjuan galiziarrak.

Zale batek grabatutako bideoa da honakoa.