Domusak diruz lagunduko du Uztarria Komunikazio Taldea

Uztarria.eus 2014ko aza. 18a, 12:09

300 euroko diru-laguntza jasoko du Uztarriak, kooperatiba guztien gisan Domusak ere erantzukizun soziala duelako gizartearekin. Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkio Domusari diruz laguntzeagatik.

Domusa enpresak diruz lagunduko du Uztarria eta 300 euroko diru-laguntza jasoko du komunikazio taldeak, kooperatiba guztien gisan Domusak ere erantzukizun soziala duelako gizartearekin. Hori dela-eta, bere ekoizpenetik lortutako etekinen atal bat, gizartean lanean diharduten eragile, talde edo elkarteei bideratzeko betebeharra du.

Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkio Domusari, azken urteetako moduan aurten ere komunikazio proiektua diruz laguntzeagatik.