Zerainera ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, eta izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2014ko aza. 18a, 16:34

Txangoa igandean, hilaren 23an, egingo dute, eta osteguna baino lehen eman behar da izena. Bazkideek bi euro ordaindu beharko dituzte; eta lau euro, berriz, gainontzeko herritarrek.

Zerainera (Gipuzkoa) joango dira Lagun Onak Mendi Bazkunako kideak datorren larunbatean, hilaren 23an, ibilaldia egitera. Txangoan parte hartzen dutenek aukera izango dute Burdinaren mendia ikusteko. Horretarako, ordea, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izen-emate epea irekita dago dagoeneko, eta osteguna, azaroaren 20a, izango da horretarako azken eguna. Mendi bazkunako kideek bi euro ordaindu beharko dituzte; eta lau euro, berriz, gainontzekoek.

Honakoa da zapaturako Lagun Onakek prestatu duen egitaraua:

  • 9:00: Irteera, plazatik. Autobusa hartu, eta Zerainera joango dira.
  • 18:00: Itzulerako autobusa, Zerainen.

Antolatzaileen arabera, ibilaldia alda daiteke eguraldiaren arabera.