Azpeitiko Bilgune Feministak herritarrak gonbidatu ditu VI. Topaketa Feministetan parte hartzera

Uztarria.eus 2014ko aza. 19a, 16:38

Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak aurkeztu dituzte herrian, eta Bilgune Feministako kideek dei egin diete azpeitiarrei abenduaren 13an egingo den jaira joateko. Ostorratzak dantzan ditugu, Euskal Herriaren Burujatzetza Feministarantz lelopean, Ondarroan (Bizkaia) antolatu diztue topaketak, eta dagoeneko izena eman daiteke Bilgune Feministaren blogean. Antolatzaileek azaldu dutenez, borroka feministan interesatuta dagoen edonorentzat dira topaketak, eta parte har dezakete bilguneetako kideek zein norbanakoek.

Aurtengo topaketak hiru helburu nagusiren baitan antolatu dira:

  • Errealitatea aztertzea, eta haren hasunarketa egitea.
  • Euskal Herri feminista bat lortzeko erabili behar diren estrategiak ezagutzea, eta bidea urratzen hastea.
  • Zein erabaki hartu behar diren pentsatzea, errealitatea kontuan izanda.

Honakoa da topaketetako egitaraua:

Egitaraua:

09:00etan: Sarrera, Kofradian.

10:00etan: Ongietorria eta eztabaidaren aurkezpena.

10:30ean: Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak? (Lantaldeetan eztabaidak).

13:00etan: Ondorioak josiz, Zaldupe kiroldegian.

14:00etan: Bazkaria, Zaldupe kiroldegian.

16:00etan: Trantzisio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k). Mahaiaren bueltan, Kofradian.

20:00etan: Eguneko ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia, Beikozinin.

22:00etan: Jostorratzak dantzan! Festa Feminista! Euskabareta, Endemaño, DJ Gure besta eta Las marines, Beikozinin.