Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen aurkezpena, Azpeitian

Uztarria.eus 2014ko aza. 20a, 15:53

Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak aurkezten ari dira herriz herri, eta Azpeitian ere eman dute jaiaren berri. Uztarria.com-ek bideoa osatu du antolatzaileen hitzekin eta herriko Bilgune Feministako kideen sentipenekin.

Topaketak abenduaren 13an izango dira, Ondarroan (Bizkaia). Egun osoko egitaraua prestatu dute Ostorratzak dantzan ditugu, Euskal Herriaren Burujatzetza Feministarantz lelopean, eta honakoa dira ekitaldiak:

09:00etan: Sarrera, Kofradian.

10:00etan: Ongietorria eta eztabaidaren aurkezpena.

10:30ean: Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak? (Lantaldeetan eztabaidak).

13:00etan: Ondorioak josiz, Zaldupe kiroldegian.

14:00etan: Bazkaria, Zaldupe kiroldegian.

16:00etan: Trantzisio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k). Mahaiaren bueltan, Kofradian.

20:00etan: Eguneko ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia, Beikozinin.

22:00etan: Jostorratzak dantzan! Festa Feminista! Euskabareta, Endemaño, DJ Gure besta eta Las marines, Beikozinin.

Egunean bertan eman daiteke izena, baina aurrez inskribitu nahi dutenek horretarako aukera dute Bilgune Feministaren webgunean