Azpeitiko ordezkaritza bat Manresan izango da asteburuan

Uztarria.eus 2014ko aza. 20a, 11:38

Bihar, ostirala, Azpeitiko Udaleko, herriko turismoko zein kiroletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Basquetourreko ordezkariak Manresara (Katalunia) joango dira Inaziotar lurraldearen inguruak bi herriek dituzten interes ekonomiko nahiz turistikoak lantzeko eta indartzeko asmoz.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin eta Mikel Ibarzabal zinegotziarekin eta herriko kirol eta turismo ordezkariekin batera Manresara joango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari Iker Ruiz de Eguino eta Basquetourreko (Eusko Jaurlaritza) zuzendari Arantza Madariaga. Manresan, besteak beste, Valentí Junyent alkatearekin bilduko dira.

Manresako alkatea apirilean izan zen Azpeitian Manresa 2022 proiektua aurkezteko eta elkarlanerako zubiak eraikitzeko helburuarekin. Azpeitiko Udalak "zubi horiek eraikitzen" hasteko asmoa azaldu du: "1522. urtean Loiolako Inaziok egin zuen bidaiaren zatia da Inaziotar Bidea, Loiolatik Manresaraino doan ibilbidea, eta 2022 urtean bidaia haren 500. urteurrena beteko da. Efemeride hori aitzakia hartuta, bi herriek beraien arteko harremanak indartzea nahi dituzte arlo guztietan eta, batez ere, arlo ekonomikoan. Horregatik, Udala Azpeitiko ekonomiarentzat lagungarri izan daitezkeen ekimen guzti hauek sustatzen saiatuko da".