Erdi Kalean itundutako zazpi etxebizitza libre egiteko hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus 2014ko aza. 20a, 12:18

Atzo sinatu zuten Erdi Kalean itundutako zazpi etxebizitza libre egiteko hitzarmena, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Arrite SL enpresako Fernando Arakistainek. Erdi Kaleko 17 eta 19 zenbakietan hamabi etxebizitza berri egingo dituzte, eta horietatik zazpi itundutakoak izango dira. 105.200 eurotik hasi eta 141.000 eurora bitartean balio dute etxeek, eta dagoeneko salgai jarri dituzte. Izen-emate epea urtarrilaren 15ean amaitu da, eta interesatuek Azpeitia Lantzenek Sindikatu Zaharreko 2. solairuan duen bulegora joan beharko dute informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko.