Kontzertu anitza eskaini du Antxieta Musika Eskolak Santa Xexili omentzeko

Uztarria.eus 2014ko aza. 21a, 13:04

Hamaika abestik, estilok, instrumentuk, ahotsek eta aurpegik hartu zuten parte atzoko, osteguneko, Antxieta Musika Eskolaren kontzertuan. Urtero legez, Santa Xexili oroitzeko emanaldia prestatu zuten musika eskolako ikasleek, eta denetik esakini zuten Soreasu antzokian. 150 pertsona inguruk hartu zuten parte ekitaldian, eta giro onean ospatu zuten musikarien eguna.

Bestalde, oraindik ez dira amaitu Xexili omentzeko kontzertuak, eta Udal Musika Bandak bihar eskainiko du kontzertua, 19:00etan, Soreasun bertan. Honakoa da beraien egitaraua:

  • Puenteareas. Reveriano Soutullo
  • Euskal festara. Jose Mari Usandizaga
  • Mar i Bel. Ferrer Ferran
  • Chess. Anderson & Ulvaeus Mold: Johan de Meij
  • The typewritter. Leroy Anderson. Moldaketa: H.V.D. Heide
  • Tiger rag. Art Tatum Moldaketa: Juanma Saez
  • Cielito lindo. Quirino Mendoza Moldaketa: Naohiro Iwai