Beldur Barik lehiaketan parte hartu dute azpeitiarrek

Uztarria.eus 2014ko aza. 21a, 18:12
None

Anartz Izagirre eta Erik Aznal azpeitiarrek Berdur Barik lehiaketan parte hartu dute, '+ x - = -' ikus-entzunezkoarekin. Izagirrek aktore lanak egin ditu, eta Aznal errodaketaz eta edizioaz arduratu da. Haiekin batera, aktore bezala hartu dute parte Nerea Gurrutxagak eta Hasier Larreak.

Bedur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketan, 18 eta 26 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Lan horien xedea da erakustea gazteek zer erantzun izaten duten genero desberdintasunaren eta indarkeriaren aurrean eta herritarrak sentsibilizatzea.

Azpeitiarrek herritarren saria lor dezaten, botoa eman daiteke dagoeneko Beldur Bariken webgunean. Azaroaren 25a bitartean izango dute herritarrek horretarako aukera. Bestalde, azaroaren 29an, Beldur Barik topaketetan, banatuko dituzte sariak.