Erabakita daude Bertso Parrandako finalaurrekoak

Uztarria.eus 2014ko aza. 24a, 13:36

Ostiralean jokatu zen Bertso Parrandako laugarren eta azken kanporaketa, jendez leporaino bete zen Orkatz tabernan. Oholtzan izan ziren Leire Ostolaza, Beñat Lizaso eta Unai Etxaniz, eta Iban Altuna, Aitor Salegi eta Gorka Olaizola. Lehenengo hirukoteak lortu zuen finalaurrekorako txartela, Erniarraitzeko epaileek hala erabakita.

Ostiral honetan izango da lehenengo finalaurrekoa Azkoitiko Zurt tabernan, eta bertan abestuko dute Jon Gurrutxagak, Nekane Zinkunegik eta Ugaitz Beristainek, eta Leire Ostolazak, Beñat Lizasok eta Unai Etxanizek. Bigarren finalaurrekoa, berriz, abenduaren 5ean izango da Errezilgo Borondegin, eta han izango dira Eneritz Arzallus, Maddi Gallastegi eta Josu Oiarzabal Xenpelar, eta Jokin Sudupe Pio, Jon Ander Iriondo eta Jokin Uranga.

Finalaurreko horiek irabazten dituzten bi hirukoteak izango dira abenduaren 12an, ostirala, Gaztetxean jokatuko den finalean.