Bertso Parrandako azken kanporaketa iruditan

Uztarria.eus 2014ko aza. 25a, 11:06

Bertso Parrandako laugarren eta azken kanporaketako bideoa da hurrengoa. Orkatzen jokatu zen, eta jendez leporaino bete zen taberna. Oholtzan izan ziren Leire Ostolaza, Beñat Lizaso eta Unai Etxaniz, eta Iban Altuna, Aitor Salegi eta Gorka Olaizola. Lehenengo hirukotea sailkatu zen ostiralean Azkoitiko Zurt tabernan jokatuko den finalerdirako.