III. Erakusleiho Txapelketa antolatu dute Udalak eta Bertanek

Uztarria.eus 2014ko aza. 26a, 16:33

Lehiaketan parte hartzeko abenduaren 5a baino lehen izena eman behar da 943 02 56 73 telefonora deituta edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezua bidalita. Hiru sari banatuko dituzte antolatzaileek.

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari elkarteak III. Erakusleiho Txapelketa antolatu dute. Abenduaren 5a baino lehen eman behar da izena lehiaketan, eta abenduaren 5etik 19ra ikusiko eta baloratuko dituzte epaimahaikideek parte-hartzaileen erakusleihoak. Irabazleen izenak, berriz, abenduaren 20an jakinaraziko dituzte.

Proban parte hartu nahi duten herritarrek bi bide dituzte izena emateko: batetik, 943 02 56 73 telefono zenbakira dei dezakete; bestetik, mezua bidal dezakete bertan.azpeitia@gmail.com helbide elektronikora. 

Honakoak dira txapelketako sariak:

  • Lehen saria: 600 euro.
  • Bigarren saria: 400 euro.
  • Hirugarren saria: 200 euro.