Etorkinen eskubideez eta duintasunaz topaketa antolatu du Eutsi Berrituz kristau taldeak

Uztarria.eus 2014ko aza. 26a, 17:24

Larunbatean da hitzordua, 9:30etik 13:15era, Soreasu antzokian. Bi ikuspegitatik landuko dute gaia: nazioarteko esparrutik eta herri mailatik.

Etorkin nintzen eta... Inmigracion: iguales en dignidad y derechos topaketa antolatu du Gipuzkoako Eutsi Berrituz kristau taldeak zapaturako, hilaren 29rako. 9:30ean bilduko dira parte-hartzaileak, Soreasu antzokian, eta 13:15ean amaituko da topaketa.

Etorkinen eskubideez eta duintasunaz hitz egingo dute zapatu goizean, eta bi alorretatik aztertuko dute gaia: nazioarteko edo mundu mailako ikuspegitik eta herritik. Horretarako, bi hizlari gonbidatu dituzte: Joaquin Garcia Roca Valentzia unibertsitateko soziologiako irakasle eta migrazio-mugimenduetan aditua eta Xabier Aierdi soziologo eta EHUko Begirune Laborategiko zuzendariak.