Zilarrezko domina Iñigo Olarterentzat

Uztarria.eus 2014ko aza. 27a, 11:48

Aurreko asteburuan jakinarazi zituzten Trofeo Gipuzkoa Internacional argazki lehiaketako saridunen izenak, eta Iñigo Olarte azpeitiar argazkilariak zilarrezko domina eskuratu du C-Light atalean, Koila izeneko argazkiari esker.

431 argazkilarik hartu dute parte lehiaketan, eta 4.500 argazki baino gehiago jaso dituzte antolatzaileek.