Batzokiaren urteurrena ospatzeko gaztaina-jana eta afaria egingo ditu EAJk zapatuan

Uztarria.eus 2014ko aza. 27a, 09:58

20:30ean elkartuko dira Batzokian. Bertatu nahi duenak ahal bezain pronto eman beharko du izena

Urteroko ohiturari jarraituz, eta Batzokia zabaldu zeneko urteurrenari lotuta, Azpeitiko EAJk gaztaina-jana eta afaria egingo ditu zapatuan, hilaren 29an. 20:30ean elkartuko dira Batzokian, eta bertaratu nahi duenak lehen bait lehen eman behar du izena.