Kantu jira egingo dute gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2014ko aza. 28a, 11:37

19:30ean hasiko dute kantu jira, Baigera aurrean. Aurrerantzean hileko azken ostiraletan izango da.

Kantu jira izango da gaur, ostirala, Alde Zaharrean. Baigeratik abiatuko dira 19:30ean, eta kalez kale ibiliko dira kantuan, hileroko legez. Aurrerantzean hileko azken ostiralean egingo dute kantu jira.