Merezitako harrera Iker Aizpururi eta Lander Uriari

Uztarria.eus 2015ko urt. 27a, 19:29

Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan lan bikaina egin ondoren, Iker Aizpururi eta Lander Uriari harrera egin die gaur, asteartea, Azpeitiko Udalak. Aizpuruk Valladoliden jokatutako txapelketan irabazitako urrezko domina eta kopa eraman ditu udaletxeko areto nagusira. Han, senide, entrenatzaile, Izarraitz Igeri Elkarteko kide eta lagunen aurrean, Eneko Etxeberria alkatearen eskutik oroigarriak eta opariak jaso dituzte bi igerilariek. Alkatearentzat oparia ere eraman dute: Izarraitz IEren kirol-jertse bat. Udaletxeko balkoian Aupa Iker ta Lander txapeldun zioen pankarta zintzilik jarria zuten; Valladoliden lehen egunean igerilekura iritsi zirenean topatu zuten bera, hain zuzen.