Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak I. Mailako entrenatzaile ikastaroa antolatu du Azpeitian. Ikastaroa martxoaren 29an hasiko da eta saioak Iraurgi Ikastetxean egingo dituzte. Hilabeteko iraupena izango du, baina eskolak egunero ez direla izango zehaztu dute antolatzaileek.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko 16 urte beteak izan behar dira. Izen-emate orria Federazioan entregatu behar da argazki batekin, NAN-aren fotokopiarekin eta ordainagiriarekin batera, martxoaren 24a baino lehen.
Informazio gehiago nahi duenak, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren webguneko dokumentazioaren atalean eskura dezake.