'Txarriboda' eta 'Cenicienta' filmak ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko api. 17a, 12:21

Txarriboda eta Cenicienta filma emango dituzte zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Txarriboda ikusi ahal izango da 19:00etan eta 21:30ean. Igandean 19:00etan, eta astelehenean 21:30ean emango dute. Haur eta gaztetxoei zuzendutako Cenicienta filma, berriz, igandean ikusi ahalko da, 16:30ean hasita.

Javier Rebollok eta Alvaro Gordejuelak zuzendutako filma da Txarriboda (2014, Euskal Herria). Thriller generoko filma da, eta 93 minutuko iraupena du. Cenicienta Kenneth Branagh zuzendariaren lana da. AEBtan egindako filma da, 2015ean. Animazio fantastiko generokoa da eta 112 minutuko iraupena du.