Loiolatxo eta Sanjuandegi arteko ur hornidura sarea berritzeko lanak egiten hasiko dira astelehenean, abenduaren 2an, Gipuzkoako Urakek eta Azpeitiko Udalak adostuta. Udalak esan duenez, "pixkanaka" ari dira ur saneamendua konpontzeko lanak egiten herriko hainbat txokotan, eta lan horiek tarteko, saneamendu sarea handituko dela jakinarazi du erakundeak.
Obrek hamabi aste iraungo dute, eta 184.427,64 euroko aurrekontua dute.