'Kafe'-ren lana ere gogoan

Uztarria.eus 2004ko ira. 27a, 17:03

Asteburuan bete ditu 25 urte Euskal Herriko gazte mugimendu ezkertiar eta independentista antolatuak, eta Durangon festa egin zuten, 25 urteetako lana gogoan hartuz. Orduan sortu zen Jarrai gazte erakundea Hego Euskal Herrian, eta harrezkero Gazteriak Ipar Euskal Herrian, Haika erakunde nazionala –aurreko bien lankidetzan- eta Segi —Haika legez kanpo jo zutenean—. Gazte mugimendu horren arduradunetako bat Garikoitz Etxeberria 'Kafe' azpeitiarra izan da —argazkian—, Haikako arduradunetako bat izan zelako; 2001eko martxoan atxilotu egin zuen Espainiako Poliziak, "ETAkoa izatea" leporatuta. Oraindik ez dute epaitu. Informazio gehiago