Larunbatean irekiko da kanpoko igerilekua

Uztarria.eus 2005ko eka. 9a, 14:12

Udal Kirol Patronatotik jakinarazi dutenez larunbatean, ekainaren 11n, zabalduko da kanpoko igerilekua. Aurreko urteetan bezalaxe astelehenetik igandera zabalik egongo da, 11:00etatik 20:00etara. Aurten, berrikuntzarik ere bada, taberna txiki bat jarri dutelako kanpoko igerilekuan. Irailaren 18an itxiko dute