Mendizaleak pirinioetan izan dira

Uztarria.eus 2005ko eka. 28a, 12:35

Lagun Onak Mendi Bazkunakoak asteburuan Pirinioetan ibili dira. Larunbatean Pont d'Espagnetik Gavarnierako ibilaldia egin eta Petit Vignemale (3.032 metro) igo zuten. Igandean, Pimene igo (2.801) eta Glorietes urtegira egin zuten ibilaldia. Datorren larunbatean Balerdira antolatu dute irteera. Argazkian, Pimeneko tontorrean ageri dira.