Uztarriak losintxa lehiaketa antolatu du

Uztarria.eus 2005ko urr. 5a, 14:47

Aurtengo kulturaldiaren barruan losintxa lehiaketa antolatu du Uztarriak. Losintxa originalenak eta ederrenak sari bikaina irabaziko du: 'La Perla'n bi lagunentzako zirkuitu bainua eta ArgiƱanoren jatetxean afaria, bi lagunentzako hau ere. Losintxak idazteko azken eguna urriak 16a da eta sari banaketa berriz, urriaren 21ean izango da. Parte hartu nahi dutenek, herriko taberna ezberdinetan aurkituko dituzte irudian agertzen den bezalako ontziak.