60 bikote mus txapelketan

Uztarria.eus 2005ko aza. 5a, 14:16

Atzo gauean, mus txapelketa izan zen Gaztetxean. Guztira, 60 bikotek (120 lagunek) parte hartu zuten. Finalistak Endika eta Iñigo Borda eta Garikoitz Etxeberria 'Kafe' eta Jon Aramendi 'Txosto' izan ziren. Irabazleak Endika eta Iñigo izan ziren. Bi gazteek txapela eta afaria irabazi zituzten.