Artzai txapelketa

Uztarria.eus 2005ko abe. 5a, 15:43

Gipuzkoako Arraza Libreko II. Artzai Txakur Txapelketa ospatu zen larunbatean (abenduak 3) Landetan, auzoko festen baitan. Zortzi parte hartzaile izan ziren txapelketan eta jende ugari izan txapelketa ikusten.