Alpargata josten Errebalean

Uztarria.eus 2005ko abe. 12a, 11:25

Jesusa Arruti -ezkerrean- eta Asun Otaño alpargata josten aritzen ziren gaztetan, euren adineko asko bezala. Errebalean giro ederra izaten zen, jendea kantuan eta kontu kontari gustura ibiltzen zelako. Alpargatak egiteari utzi ziotenean ere biek segitu zuten jostun lanetan. Otaño modista ona izan zen eta Arruti bere lagunaren ikasle ere izana da. Ondoren, Donostian kinkila denda jarri zuen Otañok eta Arrutik bere kasa segitu zuen josten. Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren abenduko zenbakiko 'Ikustekoa!' atalean dago.