Finaleko bertsolarien argazki bereziak

Uztarria.eus 2005ko abe. 14a, 18:49

Sahuar argazkilaritzaren inguruko webguneak finaleko bertsolarien argazki bereziak jarri ditu: futbolean, kantuan, lasterka, etxean, 'kartzelan'... Argazkian, Diego Garcia zena eta Andoni Egaña bertsolaria ageri dira, 2000an Azpeitiko Kilometroak zirela-eta egin zuten lasterka apustua iragarriz; oso lagunak ziren. Diego bera, azkoitiarra zen baina Azpeitian bizi zen. Beste batean, Egaña Azpeitian ageri da, maratoi erdian. Informazio gehiago