Igogailua datorren hilerako

Uztarria.eus 2006ko ira. 13a, 17:29

Olazko Amaren plazatik Etxe Alai auzora egiten ari diren igogailua hil honen bukaerarako bukatuta egongo dela jakinarazi du Azpeitiko Udalak. Igogailua jartzeko obra nagusienak eginda dituzte eta aste gutxi barru martxan jartzeko moduan izango dutela iragarri dute.