Historia, ondarea eta oroimena berreskuratuz

Uztarria.eus 2007ko mai. 18a, 18:02

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Udalbide Elkarlan Elkarteak Azpeitiko udaletxean lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur (osteguna) eguerdian. Hitzarmenarekin UEUk eta Aranzadik antolatutako 'Historia, ondarea eta oroimena' ikastaro telematiko eta praktikoak diruz lagunduko ditu Udalbidek. Argazkian, Udalbideren Zuzendaritza Batzordearen lehendakari eta Azpeitiko alkate Julian Eizmendi eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakari Jose Miguel LarraƱaga, sinadura ekitaldian. Informazio gehiago