Aurtengo Takolo Beka jaso dute

Uztarria.eus 2007ko mai. 8a, 20:58

2007ko Joxe Takolo beka Kepa Eskribano eta Fernando Ferreras mendizaleek jaso zuten joan den larunbatean. 'Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo' proiektua gauzatu ahal izateko 4.200 euroko diru laguntza jaso dute bekari esker. Maiatzean bertan ekingo diote espedizioari eta, munduan zehar, bost kontinentetan ibiliko dira, 9 hilabetez. Argazkian, ezkerretik hasita, udaletxean larunbatean Julian Eizmendi alkatea eta Kandido Mitxelena Kirol batzordeburua, eta bi mendizaleak, ezkerrekoa Eskribano eta Ferreras eskuinekoa Informazio gehiago