Urbieta eta Gorostola zesta puntan txapeldun

Uztarria.eus 2007ko mai. 8a, 21:05

Aitor Gorostola azpeitiarra eta IƱaki Urbieta zumaiarra txapeldun atera ziren asteburuan jokatu zuten zesta-puntako GRAVN txapelketako finalean. Txapelketa hau, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioek jokatzen dute. Gorostola eta Urbieta jubenil gazteek Gipuzkoako selekzioa ordezkatu zuten larunbatean Gasteizko Ogeta pilotalekuan eta Bizkaiari 35-32 irabaztea lortu zuten. Argazkian, Gorostola eta Urbieta bikotea txapelketa irabazi ostean. Ezkerrekoa da azpeitiarra.