Harrera ona II. Ardo Dastaketa Egunak

Uztarria.eus 2007ko urr. 22a, 10:54

Ardo dastaketa jendetsua izan zen, atzo, herriko enparantzan. 18 upategik parte hartu zuten ekimenean eta horrez gain, lau gazta postu eta Gernikako piperren eta Orioko sardinen saltokia ere jarri zituzten kioskoaren inguruan. Metal Boskotea ibili zen plaza girotzen, eta kalejira egin ondoren udaletxeko arkupeetan saioa eskaini zuten. Argazkian, upategi baten postuan jendea ardoa dastatzen. Informazio gehiago