Unai Frantzesena zuzentzen hasi da

Uztarria.eus 2007ko urr. 23a, 12:01

Herenegun izan zen Unai Frantzesena zuzendari duela bandak emandako lehen kontzertua. Jende ugari bildu zen udaletxe azpira, zuzendari berriari harrera egiteko. Dantzari txikien eguerdiko emanaldia bukatu zenean hasi zen bandaren emanaldia eta eguzki epeletan zutik edo udaletxe azpian eserita asko izan ziren kontzertua jarraitu zutenak. Argazkian, Unai Frantzesena zutik banda zuzentzen, larunbatean. Informazio gehiago