Erdi Aroko azokan jende ugari ibili da

Uztarria.eus 2007ko urr. 1a, 15:31

Atzo (irailak 30, igandea) itxi zituen ateak Erdi Aroko azokak. Alde Zaharreko kaleak jendez lepo egon ziren bi egunetan eta ezin esan azokak jendea erakarri ez duenik. Musika emanaldiak eta kale animazioak ikusi eta entzun ahal izan ziren larunbatean hasi eta igandera bitartean. Era askotako produktuak saltzen zituzten postuek ere ikusmina sortu zuten jendearen artean. Aurten, lehen aldiz, herriko dendariek stock-eko arropekin postuak jarri zituzten Berdura Plazan eta arrakasta handia izan du ekimenak. Argazkian, udaletxeko arkupeetan, bolilloa egiten ikasteko postuan bi emakume lanean.