Uranga, Beasainen zinegotzi orain

Uztarria.eus 2007ko urr. 6a, 16:06

Uztarriaren blogetan lagun batzuek jakinarazi duten moduan, Manoli Uranga (PSE-EE) Azpeitiko zinegotzi ohia Beasaingoa da orain. Uranga maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Azpeitiko PSE-EEtik aurkeztu zen (zerrendaburu), baina ez zuten zinegotzirik lortu. Beasainen, berriz, bost, baina udal osaketako batzarrean (ekainaren 16an) bosgarren agiri-txartela jaso bai baina ez zuten izenik eman. Ondoren, legeak hala ahalbidetuta, Urangaren izena eman zuten Beasainen PSE-EEren zinegotzi kargua hartzeko, eta hartu du. Azpeitian aurreko legealdian izan zen hautetsi hura. Argazkian, Uranga joan den apirilean, Azpeitian. Informazio gehiago