Betizu Klubaren jaialdiak herrian

Uztarria.eus 2007ko abe. 6a, 12:32

Agenda 21ean sartuta dauden ikastetxeetako haurrek Betizu Klubaren jaialdian izan ziren atzo; goizean Zarautzen egin zuten eta arratsaldean, berriz, Azpeitian (goiko irudian). 43 ikastetxe daude Agenda 21ean sartuta. Bi herrietan jaialdiaren baitan ikasleek beraiek hartutako konpromisoen berri eman zuten. Argazkian, Betizu Klubekoak Izarraitz pilotalekuan eskaini zuten jaialdian, atzo, asteazkena (Urola Kostako Hitza).