Ikastolarekin lankidetza hitzarmena

Uztarria.eus 2007ko abe. 7a, 13:00

Euskararen normalizazion eragiteko hasierako helburuei eutsiz, harpidedun gehiago lortu nahi ditu 'Urola Kostako Hitza'-k. Horretarako, eskualdeko gizarte eragileekin lankidetza hitzarmenak egiten ari da. Ikasberri Azpeitiko Ikastolarekin sinatu du hitzarmena, besteak beste. Argazkian, 'Urola Kostako Hitza' egunkariaren zuzendari Amaia Mendizabal, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako lehendakari Elias Mendinuetarekin. Gaur egun 58 gizarte eragile dira Urola Kostako Hedabideak enpresako partaide ('Urola Kostako Hitza').