Danborjole berrien janzkerak prest

Uztarria.eus 2007ko abe. 7a, 13:10

Bi talde berrik irtengo dute sansebastianetako helduen danborradan aurten: Basazabal eta Ziripot elkarteek. Guztira 22 talde kaleratuko dira urtarrilaren 19an Azpeitian. Basazabaleko danborjoleak astinduko dituzte barrikak. Ziripoteko kideek mikelete jantzia aukeratu dute -eskubian- Francis Hidalgoren gidaritzapean jotzeko danborrak. Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren abenduko zenbakian argitaratua da.