LAB sindikatuak deitutako mobilizazioa

Uztarria.eus 2008ko ots. 21a, 15:42

Gaur, osteguna, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du azpeitiko Ogasuneko bulego aurrean, Irungo Ogasuneko iruzurra dela eta. LAB sindikatuak atera duen komunikatuak dioenez, "euskal administrazioak urtero zerga politika bidegabe eta atzerakoia darabil eta administrazio publikoen gardentasun faltak negozio pribatuak eta aurrekontu publikoak nahastea errazten du". Era berean, arduradun politikoen pasibotasuna eta permisibitatea kritikatu du eta beren burua aurkeztuko dutela herri akusazio gisa esan dute. Mobilizazio ezberdinen artean, larunbat honetarako maifestazio deia egin dute Donostian, arratsaldeko 17:30ean Boulevardetik irtenda. Argazkian, Ogasuneko bulego aurrean egin den elkarretaratzea.