Presarik gabe

Uztarria.eus 2008ko ots. 22a, 13:18

Atzo (ostirala) hasi zen ofizialki Espainiako hauteskunde kanpaina. Talde politikoek martxoaren 7a arteko epea dute euren mezuak helarazi eta programak azaltzeko. Martxoaren 9an izango dira Espainiako Kongresuko eta Senatuko bozak. Azpeitian, alderdiek kontua presa handirik hartzea erabaki dutela dirudi. Argazkian, hauteskundeetako kartelak jartzeko panelak hutsik Loiolabideko biribilgunearen parean atzo goizean.